Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

gizarte zientziak eta beste batzuk

15/01/2008 GMT 1

Berdintasunaren tunela

agoiriena @ 12:35

ZORIONAK AITANA !!! ZORIONAK
Leizaola elkargoak antolatutako V. Idazkuntza lehiaketan lehen saria ateratzeagatik. Baina ez bakarrik horregatik, batez ere ipuinak isladatzen duen mezuagatik.
Zorionak ere Deiene, Adrian eta Ilari, zuen lana ere ez da makala 1.200 lanetatik azken 25 aukeratuak izatea.
Gozatu dezagun guztiok, Aitana jadanik aitzurtzen hasia naiz.
Hemen duzue ipuina BERDINTASUNAREN TUNELA.
Hartu aitzurra eta aurrera, argia ikusten baita.

07/01/2008 GMT 1

Enkarterrietako museoan

agoiriena @ 13:53

Gogoratzen zarete non izan ginen? Zein probintzian dago Enkarterrietako Museoa? Zein eskualdean? Agian maketa ikusterakoan zerbait gogoratuko duzue?

enkarterriak eskualdea maketa

Eta bertan zein gai lantzera joan ginen, zein denbora? Noiztik nora doa denbora hura?

zer da historiaurrea

Adi egon zineten? Argazkian ematen du baietz, ia ba zer gogoratzen zareten?

zein kontinentetik dator gure espeziea

 Historiaurrean sartuta zeintzuk dira bertan agertu ziren bost homo ezagunenak?

Zeintzuk bizi izan ziren elkarrekin? Bi hauetatik zein desagertu zen? Gu, beraz noren ordezko gara, zein da gure espeziea?

Zein kontinentetik dator gure espeziea? Zein inguruetan biziko ziren?

dsc05954.jpg

 Adi Garazi, Enekoitz, Cristina... zein zen lanabesak egiteko erabiltzen zuten materiala?

lanabesak egiten

 Artea dela ta, non margozten zuten, zer eta nola?

artea

 Eta bukatzeko sua egitera, nola zuten posible sua egitea?. Altea, Alex, Laura... zuen txanda. Nola egin zuten?

sua

Hurrengorarte, argazki gehiago nahi izanez gero ikusi, klikatu hemen.

11/12/2007 GMT 1

Europako eta Ozeaniako galde erantzunak, zuzentzen

agoiriena @ 11:06

EUROPA 

1.    Europako punturik altuena eta baxuena, zeintzuk dira?   

Altuena Elbrus mendia, Errusian 5642 m eta baxuena   Kaspiar itsasoa (-28 m) 

2.    Beste kontinenteekin konparatuta, nolakoa dugu Europa handia ala txikia?

Nahiko txikia besteekin konparatuz

3.    Asiarekin bat eginda zer osatzen du Europak?

Euroasia deitzen den blokea osatzen du 

4.    Zein ozeano eta itsasoen artean dago Europa?

Ozeano Artikoaren, Ozeano Atlantikoaren eta itsas Meditarraneoaren artean dago. 

5.    Kostaldean agertzen diren bakoizteko bana aipatu, itsasoa, lurmutur, golkoa, penintsula eta uhartea.... 

6.    Erliebean zein hiru multzo bereizten dira garbi?

Lautada zabala; mendigune eta ordoki zaharrak; eta mendi gazteak. 

7.    Europako hiru mendi aipatu.

Aneto, Mont Blanc, Elbrus...  

8.    Nolakoak dira Europako Ibaiak?

Gehienak nahiko motzak eta emari gutxikoak. 

9.    Aipatu toki hauetara itsasoratzen diren ibai batzuk, Ozeano Artikora, Ozeano Atlantikora, Mediterraneora, Itsaso Beltzara eta Kaspiar itsasora.        

Ozeano Artikora,  Petxora, Ipar Divina.         Ozeano Atlantikora, Rhin, Sena, Duero, Guadiana...          Mediterraneora,  Ebro, Rodano, Po...         Itsaso Beltzara,  Danubio, Dnieper...         Kaspiar itsasora, Volga, Ural...

10.          Zer dira Onega eta Ladoga?

Iparraldean dauden aintzirak dira 

OZEANIA 

11.          Ozeania kontinenterik txikiena da, Nola dago osatuta?     

Uharte multzo batek osatzen du, guztira 20.000 uharte izango dira. 

12.          Zein da ozeaniako uharterik handiena?

Australia da uharterik handiena 

13.          Uharte multzo hau zein ozeanoaren inguruan dago?

Ozeano Barean dago 

14.          Australian zein hiru zona nabaritzen dira?

Basamortu izaerako ordokia, Artesiar harro handia eta mendien lerrokadura. 

15.          Aipatu bertako bi mendi.

Bruce 1227m eta Kosciusko 2228 m. 

16.          Ba daude bi uharte menditsuak eta sumendi ugari dituztenak, zeintzuk?

Zeelanda Berria eta Ginea Berria dira 

17.          Bertako ibaiak oso txikiak dira, ur gutxi eramaten dute eta batzutan ez dira itsasoratzen, orduan non bukatzen dute? 

Barrualdeko aintziretan isurtzen dituzte dituzte urak. 

18.          Aintzira asko ala gutxi daude ? Zein da garrantzitsua?

Asko daude eta garrantzitsuena Eyre da.       

Europako erliebea, mapak

agoiriena @ 10:40

 

Zelako aurpegiak dituzuen, ez duzue ideiarik ere ez, bizi zareten kontinenteari buruz?

 

 

dsc05477.JPG

 

 

Animo ez dela hain zaila, hasteko mendiak, mendikateak… aldapa gora eta aldapa behera. 

Jarraitzeko ibaiak, nahikotxo dira gure Europan eta bukatzeko bertako kostaldea, lurmuturrak, golkoak, penintsulak, etabar. 

Honekin bukatu dugu.

Hurrengorarte

10/12/2007 GMT 1

Hemen dituzu kontroleko galderak, animo eta ikastera

agoiriena @ 00:18

Astelehena, abenduaren 17an kontrola, hemen dituzue izango diren galderak. 

1.    Amerikako kontinentetik, mapa batean, (mapa izango duzue) hauetariko bana markatu behar duzue, izena ipiniz. 

Itsasartea            Penintsula       Uhartea      Istmoa

Mendia                Golkoa            Ibaia           Badia

Aintzira               Lurmuturra              

2.    Asiako kontinentetik, zuretzat garrantzitsu diren gauzekin laburpena egin.

3.    Europa kontinentetik, zuretzat garrantzitsu diren gauzekin eskema bat aurkeztu.   

Ondo prestatu eta hobeto egin !!!  

Asiako erliebea galderak eta erantzunak

agoiriena @ 00:15

ASIA                           

1.      Tamainan zein postua betetzen du kontinenteen artean? 

      Asia munduko kontinenterik handiena da.

 2.      Munduko zenbat betetzen du 2/3, 1/3 edo gutxiago?

                  Munduko 1/3 betetzen du.

 3.      Zein kontinenteetara dago lotuta eta nola?

     Europa kontinentera zuzen lotuta dago, Afrika kontinentera Suezeko ubideak eta Itsaso Gorriak bereizten dute eta Amerikatik Beringo itsasarteak.

 4.      Zein ozeano ditu inguruan Asiak?

      Ozeano Artikoa, Indiako Ozeanoa eta Ozeano Barea ditu inguruan Asiak.

 5.      Zein da Asiako punturik altuena eta zein baxuena?

      Asiako punturik altuena Everest da (8848 m) eta punturik baxuena Itsaso Hila ( -400 m).

6.      Kostaldean zer dira hauek: Indotxina, Horia, Bengala, Sumatra?

      Indotxina penintsula, Horia itsasoa, Bengala golkoa eta Sumatra uhartea dira. 

7.      Ba ote dago urpean fosa sakonik? Zein?

      Bai, Filipinetako urpe fosa sakona. 

8.      Asia altuera dezente duen kontinente da, bertan mendikate handiak daudelako, zein da kontinente honen batezbestekoa altueran?

      Asia kontinentearen batazbestekoa 950 metrotakoa da. 

9.      Asia banatzen baduzu Iparraldean, Erdialdean eta Hegoaldean, zer dira nagusi bakoitzean?

     Iparraldean  lautadak eta goi lautadak nagusi dira; erdialdean mendiak, goi lautadak eta basamortuak eta hegoaldean mendiak eta lautadak. 

10.  Himalaia (Everest 8848), Asiako zein aldean dago?

      Asiako erdialdean dago Everest mendia. 

11.  Turkiatik zein mendi lerro handia abiatzen da? Zein mendikatearekin egiten du bat eta noraino iristen da?

      Kaukaso Mendiak, Taurus Mendiak, Elburz Mendiak eta Zagros Mendiak; hauek Himalaya mendikatearekin egiten dute bat. 

12.  Zergatik ibaiak oso luzeak eta emari handikoak dira?

      Bertako mendikate handietako elurren ondorioz eta euria maiz egiten duelako. 

13.  Zeintzuk dira dituzten hiru isurialde nagusi?

     Ozeano Artikokoa, Ozeano Bareakoa eta Ozeano Indiakoa hiru isirialde nagusiak dira.

14.  Ibai hauek nora isurtzen dituzte bere urak, Obi eta Lenak, Amur eta Txang Jiangek, Ganges eta Indusek?

     Obi eta Lenak Artiko Ozeanoan ; Amur eta Txang Jiangek Barea Ozeanoan eta Ganges eta Indusek Indiako Ozeanoan. 

15.  Ibai batzuk barnealdeko itsasoetan isurtzen dituzte beraien urak, Zein itsasoetan?

      Aral itsasoan eta Kaspiar Itsasoan isurtzen dituzte beraien urak. 

Nahi izanez gero (ez da beharrezkoa) mapekin jolastu eta ikasi, Kukularra.nireblog.com , orrian sartu

erliebe atalean eta honen barruan

bilatu Asiako erliebea, irakurri eta jarraitu esaten duena (honek balio dizu

2.ebaluaketan nota igotzeko). Mapak menperatzen dituzunean esadazu eta

nota igoko dizut.

  

04/12/2007 GMT 1

Amerikako galde erantzunak, zuzentzeko

agoiriena @ 12:31

AMERIKA                                    

1.    Zein da munduko bigarren kontinente hedaduraz?Amerika da bigarren kontinentea hedaduraz

2.    Zein bere ondoan agertzen den kontinentea? Zerk banatzen ditu?Asia kontinentea, Beringo itsasarteak banatzen du.

3.    Amerika zer da batez ere luzea ala zabala?Oso kontinente luzea da , 15.000 km inguruko luzera du.

4.    Kontrasteen ondorioz, zer daude bata bestearen ondoan?Sumendien ondoan mendi handiak, basamortuak, emari handiko ibaiak, oihanak eta lautada zabalak.

5.    Kontinente hau zenbat azpikontinentetan banatzen da?Bi azpikontinentetan Ipar Amerika eta Hego Amerika.

6.    Zerk batzen ditu azpikontinente hauek? Nola deitzen diogu inguru honi? Istmo batek eta Antilletako uhartediak batzen ditu biak. Inguru honi deitzen diogu Erdialdeko Amerika.

7.    Beraz Amerikako kontinentea, zenbat zatitan banatzen da?Hiru zatitan Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta hego Amerika. 

8.    Amerikako kostalde guztian, zenbat erliebe mota agertzen dira? Zeintzuk dira erliebe mota horiek?Bost mota, golkoak, badiak, lurmuturrak, penintsulak, uharteak.

9.    Ipar, erdi eta hego Ameriketako golko bana  eta lurmutur bana aipatu. Ipar Amerikan San Lorentzo golkoa eta Cañaveral lurmuturra; Erdi Amerikan Mosquitos golkoa eta Gracias a Dios lurmuturra; Hego Amerikan  Guayaquil golkoa eta Hornos lurmuturra (hauek adibideak dira baina beste batzuk ere izan ditzakezu, liburuan begiratu).           

10.          Zein da Ipar Amerikako uharterik handiena?Groenlandia da uharterik handiena

11.          Bilatu mapan Floridako penintsula, zein da bere ondoan dagoen golkoa?Mexikoko golkoa

12.          Amerikatako zein partean agertzen dira, Hornos lurmuturra, Kuba uhartea, Mosquitos golkoa eta Gracia de Dios lurmuturra? Hornos lurmuturra Hego Amerikan eta Erdialdeko Amerikan Kuba uhartea, Mosquitos golkoa eta Gracia de Dios lurmuturra. 

13.          Ipar Amerika mapa margotu eta bertan kokatu: Mendi Harritsuak, Appalacheak, Alaskako mendiak eta Sierra Madre.

14.          Erdialdeko Amerikan zein motako mendi dira ugari?Sumendi asko daude. 

15.          Zein mendikatek gurutzatzen du hego Amerika, iparraldetik hegoaldera?Andeetako mendikateak gurutzatzen dute

16.          Zein bi ozeanotan isurtzen dituzte urak bertako ibaiek?Ozeano Barean eta Ozeano Atlantikoan  isurtzen dituzte bere urak

17.          Ibai batzuk motzak dira, mendi handietan jaiotzen direlako, nora isurtzen dituzte bere urak?Ozeano Barean isurtzen dituzte bere urak

18.          Beste ibai batzuk luzeak, emari handikoak eta nabigatzeko egokiak... aipatu ezagunena eta bere adarra ere.Ezagunena Missisipi ibaia da eta bere adarra Missouri da.

19.          Hego Amerikako mapa margotu eta bertan Orinoko, Amazonas eta Parana ibaiak kokatu.

20.          Aintzirak zein ur jauziekin daude lotuta? Niagara ur jauziekin lotuta daude

21.          Noren arteko muga egiten dute bertako aintzirak?Kanada eta Estatu Batuen arteko muga egiten dute bertako aintzirak

22.          Non dago Titikaka aintzira? Eta zein altueran? Hego Amerikan dago eta bere altuera 3815 metrokoa da.

dsc05502.jpg

 

 

 

Guk primeran egin ditugu, egia  ala gezurra? ja, ja, ja....

 

 

 

 

                         

 

 Nahi izanez gero (ez da beharrezkoa) mapekin jolastu eta ikasi,  

 

Kukularra.nireblog.com , orrian sartu erliebe atalean eta

 honen barruan bilatu Amerikako erliebea, irakurri eta jarraitu

esaten duena (honek balio dizu 2.ebaluaketan nota igotzeko).

Mapak menperatzen dituzunean esadazu eta nota igoko dizut.

 

 

 

 

   

Asiako erliebea

agoiriena @ 11:11

Eta orain Asia kontinentearen erliebea; hasteko mendiak, goi lautadak eta  mendikateak. 

Bigarren mapan, lakuak itsasoak eta ibaiak eta bukatzeko kostaldeko lurmuturrak, golkoak, penintsulak, uharteak, itsasarteak… . 

Animo, zuek ahal duzuela !!!

 

dsc05504.jpg 

Noski ahal dugula eta gehiago gainera!!!

01/12/2007 GMT 1

Amerikako erliebea

agoiriena @ 00:42

Berriro mapekin, jo ta ke, oraingoan Amerika.
Hasteko zerbait erreza, izen gutxi dituen bi mapa, Ipar eta Erdi Amerikako mendiak, lautadak, mendikateak... eta bestea Hego Amerikakoa.

Beste pausu txikia emango digu, oraingoan Ipar eta Erdi Amerikako lakuak eta ibaiak eta jarraian Hego Amerikakoak.

Eta bukatzeko pixka bat zailago, hitz gehiago agertzen direlako, Ipar eta Erdi Amerikako kostaldeko badiak, lurmuturrak, itsasarteak, golkoak, uharteak, istmoa, itsasoak, ozeanoak, penintsulak..., guztiz hogetasei.

Eta beste mapan Hego Amerikan, kostaldeko erliebea diren hamahiru izen kokatu beharko dituzu.

Hau bai erroka !, baina ziur nago ahal duzula. Saia zaitez, badakizu puntuak ematen dituela kontrolerako.

dsc05549.JPG

     

 nola puntuak ematen dituela  kontrolerako?





dsc05594.JPG

 

 Baietz, lehenago Afrika izan zen, orain Amerika eta hurrengoan Asia eta Europa izango dira, guztiz 15 mapa. Menperatzen duzun bakoitzagatik 0,2 puntu, guztiak dezente (ez da %100 igarri behar) egiten badituzu 3 puntu dira.

 

 

 

Hurrengo kontrola 3 puntuekin hasiko zinateke !!!

 

 

23/11/2007 GMT 1

Santa Maria eleiza

agoiriena @ 21:43

Gure ikastetxetik hurbil, Erandio goikoan dugu, badakizue noizkoa den, erromanikoa ala gotikoa den, nola dagoen eginda, zenbat parte dituen, nolakoa den bere atea eta ingurukoa, noren hilobia dagoen...

6 minutu inguru irauten du bideoak, ikusi eta gogoz geratzen bazarete ikertu irakaslearen laguntzaz, bideo gelditu ahal duzue eta astiro aztertu ikusten dena.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!