Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

gizarte zientziak eta beste batzuk

04/12/2007 GMT 1

Amerikako galde erantzunak, zuzentzeko

agoiriena @ 12:31

AMERIKA                                    

1.    Zein da munduko bigarren kontinente hedaduraz?Amerika da bigarren kontinentea hedaduraz

2.    Zein bere ondoan agertzen den kontinentea? Zerk banatzen ditu?Asia kontinentea, Beringo itsasarteak banatzen du.

3.    Amerika zer da batez ere luzea ala zabala?Oso kontinente luzea da , 15.000 km inguruko luzera du.

4.    Kontrasteen ondorioz, zer daude bata bestearen ondoan?Sumendien ondoan mendi handiak, basamortuak, emari handiko ibaiak, oihanak eta lautada zabalak.

5.    Kontinente hau zenbat azpikontinentetan banatzen da?Bi azpikontinentetan Ipar Amerika eta Hego Amerika.

6.    Zerk batzen ditu azpikontinente hauek? Nola deitzen diogu inguru honi? Istmo batek eta Antilletako uhartediak batzen ditu biak. Inguru honi deitzen diogu Erdialdeko Amerika.

7.    Beraz Amerikako kontinentea, zenbat zatitan banatzen da?Hiru zatitan Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta hego Amerika. 

8.    Amerikako kostalde guztian, zenbat erliebe mota agertzen dira? Zeintzuk dira erliebe mota horiek?Bost mota, golkoak, badiak, lurmuturrak, penintsulak, uharteak.

9.    Ipar, erdi eta hego Ameriketako golko bana  eta lurmutur bana aipatu. Ipar Amerikan San Lorentzo golkoa eta Cañaveral lurmuturra; Erdi Amerikan Mosquitos golkoa eta Gracias a Dios lurmuturra; Hego Amerikan  Guayaquil golkoa eta Hornos lurmuturra (hauek adibideak dira baina beste batzuk ere izan ditzakezu, liburuan begiratu).           

10.          Zein da Ipar Amerikako uharterik handiena?Groenlandia da uharterik handiena

11.          Bilatu mapan Floridako penintsula, zein da bere ondoan dagoen golkoa?Mexikoko golkoa

12.          Amerikatako zein partean agertzen dira, Hornos lurmuturra, Kuba uhartea, Mosquitos golkoa eta Gracia de Dios lurmuturra? Hornos lurmuturra Hego Amerikan eta Erdialdeko Amerikan Kuba uhartea, Mosquitos golkoa eta Gracia de Dios lurmuturra. 

13.          Ipar Amerika mapa margotu eta bertan kokatu: Mendi Harritsuak, Appalacheak, Alaskako mendiak eta Sierra Madre.

14.          Erdialdeko Amerikan zein motako mendi dira ugari?Sumendi asko daude. 

15.          Zein mendikatek gurutzatzen du hego Amerika, iparraldetik hegoaldera?Andeetako mendikateak gurutzatzen dute

16.          Zein bi ozeanotan isurtzen dituzte urak bertako ibaiek?Ozeano Barean eta Ozeano Atlantikoan  isurtzen dituzte bere urak

17.          Ibai batzuk motzak dira, mendi handietan jaiotzen direlako, nora isurtzen dituzte bere urak?Ozeano Barean isurtzen dituzte bere urak

18.          Beste ibai batzuk luzeak, emari handikoak eta nabigatzeko egokiak... aipatu ezagunena eta bere adarra ere.Ezagunena Missisipi ibaia da eta bere adarra Missouri da.

19.          Hego Amerikako mapa margotu eta bertan Orinoko, Amazonas eta Parana ibaiak kokatu.

20.          Aintzirak zein ur jauziekin daude lotuta? Niagara ur jauziekin lotuta daude

21.          Noren arteko muga egiten dute bertako aintzirak?Kanada eta Estatu Batuen arteko muga egiten dute bertako aintzirak

22.          Non dago Titikaka aintzira? Eta zein altueran? Hego Amerikan dago eta bere altuera 3815 metrokoa da.

dsc05502.jpg

 

 

 

Guk primeran egin ditugu, egia  ala gezurra? ja, ja, ja....

 

 

 

 

                         

 

 Nahi izanez gero (ez da beharrezkoa) mapekin jolastu eta ikasi,  

 

Kukularra.nireblog.com , orrian sartu erliebe atalean eta

 honen barruan bilatu Amerikako erliebea, irakurri eta jarraitu

esaten duena (honek balio dizu 2.ebaluaketan nota igotzeko).

Mapak menperatzen dituzunean esadazu eta nota igoko dizut.

 

 

 

 

   

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!